Basque songbook

Original title
KAKAGALEZ NATOR
Standardized text
KAKAGALEZ NATOR
Songbook
Euskal Kantak
Publication year
2000
Editorial
EREIN
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
Compiler

Original text

1.Kakagalez nator
Errenteriatik,
lau kuarto eman nituen
egiteagatik.
Rau, rau, rau, rakataplau
hau duk umorea,
utzi alde batera
euskaldun jendea.

2.Horra, bada, osaba,
alegratu bedi,
kaka galanki egin dut,
eder eta lodi.
Rau, rau,...

3.Gorputzetik libratzen
hasi naiz bastante.
Ohetik jaiki eta
orinala bete.
Rau, rau,...

4.Gure gazteak pozak
erotu nahiean,
ikusi dutelako
kaka orinalean.
Rau, rau,...

5.Iñor egiten bada
hitz hauekin nazka,
bere belarri biak
itxitzea dauka.
Rau, rau,...

6.Jendeak egin arren
irri-arra farra,
fuera mokordoa eta
biba kaka zaharra!
Rau, rau,...
Biba kaka zaharra!"