Basque songbook

Original title
JAUN BARUAK
Standardized text
JAUN BARUAK
Songbook
Euskal Kantak
Publication year
2000
Editorial
EREIN
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
Compiler

Original text

1.Jaun Baruak aspaldin
xedera bat hedatu zin.
Txori eder bat atzeman dizu
Paubeko seroren konbentin.
Orai harekin lotzen dizu,
aspaldian desir beitzin.

2.-Jauna, entzun duzu:
felizitatzen zitugu.
Musde la Plazaren alaba ederra
zuk duzula esposatu.
Andere hura irus duzu,
zuri ez dizugu dolu.

3.-Xedera balitz halako
merkatuetan saltzeko,
Xiberuko aitonen semeek
eros letzakeie oro,
halako txori edertto
zonbaiten atzemateko.

4.-Igaran apirilaren burian,
armadaren erdian,
zintudan bihotzian,
armak oso eskkian,
present espiritian,
manka besoen artian.

5.-Jauna maite banauzu,
erraiten duzun bezala,
kita ezazu, kita ezazu
Erregeren zerbitzua
eta maite herria,
uken dezadan plazera.

6.-Ez diot kita, maitea,
erregeren zerbiztua.
Sortu nauzu ohorezko,
erregeren zerbitzuko.
Maite dut ohorea
zugatik, xarmagarria."