Basque songbook

Original title
OZAZE JAURGAINEAN
Standardized text
OZAZE JAURGAINEAN
Songbook
Euskal Kantak
Publication year
2000
Editorial
EREIN
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
Compiler

Original text

1.Ozaze jaurgainean
bi zitroin doratu.
Atharratzeko jaunak
bata du galdatu.
Arrapostu uken du
ez direla huntu.
Huntu direnean
batto ukenen du.

2:Atharratzeko hiria,
hiri ordoki.
Ur handi bat badizu
alde bateti,
errege bidea
erdi-erditi,
Maria Madalena
beste aldeti.

3.-Portaleara joan zite,
ahizpa maitea,
engoiti horra duzu
Atharratzeko jauna.
Otoi, erran izozu
ni eri nizala,
zazpi egun hoietan
ohean nizala.

4.-Bai, baina ez nukezu
hortan sinetsia,
hari erraiten badot
zu eri zirela,
zazpi egun hoietan
ohean zirela,
bera nahi dukezu
jin ziren lekura.

5.-Ahizpa, jaunts ezazu
arrauba zuria,
nik are jauntiren dut
ene zaia berdia.
Engoiti horra duzu
zure senargaia,
pozik kita
ezazu soretxia.

6.-Klara, zoaza orain
salako leihora
ifar ala hegoa
denez jakitera.
Ifarra balin bada
goraintzi Salari,
ene gorputzaren xerka
jin dadila sarri.

7.-Ama, joanen gira
oro elkarreki.
Etxerat jinen zira
xangri handireki.
Bihotza kargaturik,
begiak bustirik,
eta zure alaba
tonban ehortzirik.

8.-Ama, saldu nauzu
bigai bat bezala,
bai eta desterratu
oi, Espainiara.
Aita bizi ukan banu,
ama, zu bezala,
ez ninduzu ezkunturen
Atharratzeko Salala.

9.-Ozazeko zeñiak
du arrapikatzen,
Jaurgainek'anderea
herritik partizten.
Haren peko zaldia
urrez da zelatzen,
hango ttipi handiak
beltzez dira beztitzen."