Basque songbook

Original title
MARIA SOLT ETA KASTERO
Standardized text
MARIA SOLT ETA KASTERO
Songbook
Euskal Kantak
Publication year
2000
Editorial
EREIN
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
Compiler

Original text

1.Maria Solt eta Kastero
bi amoros zahar bero.
Hirurogei hamarna urtetan hartu die amorio.
Kastero jelostu gero, Maria Solt ezarri kanpo.

2.Mari Solt doa nigarrez,
izorra dela beldurrez.
Barnets bordako andereak kontsolatu du elez:
emazte zaharrik okupu agitzen ez dela, ez.

3.Maria Soltek arrapostu:
-Santa Elisabet baduzu,
saintu zahar batenganik, okupu agitu duzu.
Kastero ere bada saintu, hala nizan beldur nuzu.

4.-Kastero ez duzu saintu.
Sobera biraoti duzu.
Elizarat joan eta tabernan egoten duzu.
Kastero denagatik saintu, Maria Solt antzu zira zu."