Basque songbook

Original title
GURE ETXEA LAKARREZ
Standardized text
GURE ETXEA LAKARREZ
Songbook
Cancionero Popular Vasco
Publication year
1922
Editorial
BOILEAU
Publication place
BARCELONA
Compilation place
BAZTAN
Compiler
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

Original text

I. Gure etxea lakarrez.
Zenbait aldiz bakar ez.
Auzoko gizon txur orrek baino
gehiago gazta ezpalez,
etxea beteko ginuke
urrez eta zilarrez.

II. Kantuak aire bear du (1)
galdurik ere bi ordu.
¿Auzoko gizon txur orrek diru
sobratu anixko otedu?
¿Nola gastaturen du
irabazten ezpadu?

III. Aunitz gizon badire,
munduan bizi baitire
ez irabazi ez xautu
istupa-mulloa bezala:
alango gizonetarik
yinkoak begira nezala.

IV. Nik xautu tudan diruak
sakelan banitu bilduak,
pezetetan kontatzeko
eskas niken ordu bat
Orainik badinat duro bat
guti yakinik munduak."