Basque songbook

Original title
KONFESIOAN
Standardized text
KONFESIOAN
Songbook
Cancionero Popular Vasco
Publication year
1922
Editorial
BOILEAU
Publication place
BARCELONA
Compilation place
AIA
Compiler
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

Original text

I.Konfesioan zer egin eta zer diran kondezioak
egingo ditut al dan moduan zerbait esplikazioak.
Gauza grabeak dirade eta iduki atentzioa,
salbatu naia daukat munduan onelako lezioak,
nere mingaina sutu dezala Jaunaren bendezioak.

II.Konfesatzeko Jaungoikoari eskatu bere grazia
eta urrena esaminatu norbere kontzientzia,
dolorez eta proposituaz eginaz dilijentzia
gero aitortu txiki ta andi sustrai ta zirkunstantzia,
barkazioa alkantzatuta konplitu penitentzia."