Cancionero vasco

Título original
ENE MAITEA
Texto normalizado
ENE MAITEA
Cancionero
Cancionero Popular Vasco
Año publicación
1922
Editorial
BOILEAU
Lugar publicación
BARCELONA
Lugar recopilación
BERA/VERA DE BIDASOA
Recopilador
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

TEXTO ORIGINAL

I.Ene maitea, yaiki, yaiki
¿ezalzerade loz ase?
Zure ondotik gabiltzenok
ezpaikerade logale,
idekizazu bortaño ori:
adiskideak gerade.

II.Nik eztizuet idekiko
gabilunean bortarik,
barnean dagona ezpaitaki
kanokoaren berririk:
Atoz bihar egun argiz eta,
nerau egoin naiz bakarrik.

III.Etorriko nintzake baina
urruti zaude, maitea;
esamesaren bildur ezpanintz,
pasa nezake bidea:
onetan konsidera ezazu
aditzen dezun elea.

IV.Dama gaztea, emen eldu naiz
erran zenidan bezala
-ongi etorri, galai ederra,
nik ere nai nuen bada.
Itz bi guztora egin ditzagun
pasa zaitea salara.

V.Apirilean da gaba labur,
argizalea berandu;
dama gaztea, zugana eldu naiz
portunatxo bat al banu;
sala klaroan lotsatzen naiz ta
argia itzaltzen bazendu.

VI.Salara yoan, sillan eseri,
yarri begira (y) elkarri.
-Imposible da Birjina Amak
etzaituela (y) ekarri.
Zu nai zinduket betiko artu
penaren konsolagarri."