Cancionero vasco

Título original
EZ DA MUNDUAN ARROSARIK
Texto normalizado
EZ DA MUNDUAN ARROSARIK
Cancionero
Cancionero Vasco
Año publicación
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
AZKAINE
Recopilador
AITA DONOSTIA

TEXTO ORIGINAL

1. Ez da munduan arrosarik arantzarik gabe:
Xarmagarriak emaiten deraut, a! dolore.
Jendiak ere mintzo dira, ez arrazoinik gabe,
Nik ere faltak baditut, bañan bai eta zuk ere.
Nereganat etortzeko ez izan herabe;
Gero ere behar gira biak adiskide.

2. Botoilako arnuaren gustu etzelenta:
Hunek alegeratzen deraut, oi, neure bihotza.
Ez da munduan zaharrik, ez eta're gazterik,
Hunek bezala neure bihotza alegeratzen duenik.
Berriz ere balin banu ttantta bat huntarik,
Edan ere banioke basua beterik.

3. Maiatzian julufraiak eder koloria.
Xarmegarria, erran dautazu, otoi, egia,
Badudanez progotxurik zu baitan fidaturik;
Edo bertzenaz, kita nezazu arras bihotzetik.
Zureganako esperantza galduz geroztik,
Bertzeño baten txerkatzera ensaiaturen niz."