Cancionero vasco

Título original
IXKERRAREN ZAMARIA
Texto normalizado
IXKERRAREN ZALDIA
Cancionero
Cancionero Vasco
Año publicación
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
SARA
Recopilador
AITA DONOSTIA

TEXTO ORIGINAL

1. Ixkerraren zamaria
Bilho urdintzen hasia;
Zango-besoak gogor, eta bizkarrian zauria,
Bai eta istant guziez lurrera duk eroria.

2. Ixkerra, saltzak zaldia,
Balin baduk eroslea:
Haren gainean ibiltzea ez duk, ez, zuhurtzia,
Bele-arranuez guardia pasatu diat bidea.

3. Ixkerraren zaldi hori
Establian xarmegarri;
Nik ija nayago nuke ardura oinez ibili:
Zaldarez aserik ere ez dik nihora mugitu nahi.

4. Ixkerrak zaldia prestatu,
Eni hartzia dolutu;
Belek eta arranoek bidean naute atakatu:
Jainkoak dakigola nintzen jaun hetarik libratu.

5. Etzirok xeha hartorik,
Ahoan ez baitu hortzik;
Harendako ez duk jiten Espainiatik olorik;
Ixkerrak hartuz geroztik ez daki hasearen berririk."