Cancionero vasco

Título original
OI XARMAGARRIA
Texto normalizado
OI XARMAGARRIA
Cancionero
Cancionero Vasco
Año publicación
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
ATHARRATZE-SORHOLÜZE
Recopilador
AITA DONOSTIA

TEXTO ORIGINAL

1.-Oi xarmagarria, othoi, entzün nezazü.
Leihula jalkhi eta hunat so egidazü.
Hürrünti huna nüzü;
Gaia ilhün düzü,
Ebia ari düzü.
Krüdela ezpazira, pietate har zazü:
Bortha idok edazü.

2.-Oi amets, ametsa! Bahinan hire mentsa!
Destenore huntan iratzarazten naika?
Eztiat, ez, antsia
Orai jeikitzia,
Ez bortharen zabaltzia:
Arrixkatzen nikek infreditzia,
Eta eztik balia.

3.-Gizon bat niz eta ama baten semia.
Phena doloretan igaiten dit bizia.
Eta zü, maitia,
Ene türmentia,
Bihotz atzeidia!
Amodioaren gaixki plazatzia,
Ezta phena handia?

4.-Helas, zer dük arren hola aflijitzeko?
Zertako hartü dük hainbeste amodio?
Eztük enetako
Sorthürik orano
Gizona tronpatzeko.
Enük, ez, arrenküa hainbeste flatorio,
Ez merke, ez kario.

5.-Eniz trunperiaz mündü huntan bizitzen;
Fede hun bateki niz zure-gana jiten.
Ürats dolorusa
Ülhünpez egiten,
Zük benaizü xarmatzen!
Zure ikhustiak ene bista oro
Dizü inganatzen.

6.-Afekzionetan hola bahiz bizitzen,
Zeren ehiz ene aita-amer agertzen?
Bahaie huntsa hartzen,
Enük apartatzen,
Obedient nük izanen,
Haien konsellier ni nük behatüren,
Hurak obeditüren.

7.-Maitia, arragret dit nik zure ait'et'amez.
Enüzü agertzen, zeren beniz ahalke.
Posible balitz zure
Desiña, banüke
Erraiteko bi elhe:
Eia diodanez erreüsi deuse,
Haier deklaratü gabe?

8.-Hire ahalkiak badik bere malezia.
Uste düka nizala heregün sorthia?
Gaxki enpleatü dük
Hik hire mihia
Eta izpiritia.
Ni nahi naianak, elizatik landa
Ükenen dik eskia."