Cancionero vasco

Título original
BARATZEKO PIKUAK
Texto normalizado
BARATZEKO PIKUAK
Cancionero
Cancionero Vasco
Año publicación
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
BAZTAN
Recopilador
AITA DONOSTIA

TEXTO ORIGINAL

1. Baratzeko pikuak iru osto ditu:
Dantzan dabilen orrek oinak arin ditu.
Oinak arin arinak, buru arinago:
Dantzan obeki daki arta-jorran baino.

2. Oraingo mutil txarrek zer duten merezi:
Urian beratu eta lixuan (kukuan) egosi.
Oraingo mutil txarrek duten fantasia:
Gerriko berria bertzek erosia.

3. Oraingo mutil txarrek amar urtetako,
Pipa toxa eskuan ostatura bapo.
Oraingo neska gaztek deramaten gala,
Zapata koxkorrekin debantala nabarra.

4. Ama, nai balin baizu mutilik erosi,
Eliz'atian badire txanponian zortzi.
Onak balin badira, eztira garesti;
Gaiztok balin badire, probatu ta utzi.

5. Agure zar-zar batek gure amari
Mandatu egin dio bear nauela ni.
Gure amak errespuesta nola'man baitaki:
Etxian baduela agurerik aski.

6. Purra rira, purra rira,
Auxe da fandangua neure gustokua.
La, la, la,..."