Cancionero vasco

Título original
GOIZIAN GOIZIK JEIKI NÜNDÜZÜN
Texto normalizado
GOIZEAN GOIZIK JAIKI NINDUZUN
Cancionero
Chants Populaires du Pays Basque
Año publicación
1870
Editorial
Lugar publicación
BAYONNE
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

Goizian goizik jeiki nündüzün, espusa nintzan goizian;
Bai eta zetaz ere beztitü ekhia jelkhi zenian;
Etchek'andere zabal nündüzün egüerdi erditan;
Bai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian.

Musde Irigarai, ene jaona, altcha izadazüt büria;
Ala dolütü othe zaizü eneki espusatzia?
-Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,
Ez eta ere dol.türen bizi nizano lürrian.

Nik banizün maitetto bat mündü ororen ichilik,
Mündü ororen ichilik eta Jinko jaonari ageririk;
Buket bat igorri ditadazüt lili arraroz eginik,
Lili arraroz eginik eta erdia phozuatürik.

-Zazpi urthez etcheki dizüt gizon hila khamberan;
Egünaz lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian,
Zitru hurez ükhüzten nizün astian egün batian,
Astian egün batian eta ostirale goizian."