Cancionero vasco

Título original
CHORI KHANTAZALE EIJERRA
Texto normalizado
TXORI KANTAZALE EDERRA
Cancionero
La Musique populaire des Basques
Editorial
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

Chori khantazale eijerra
noun othe hiz khantatzen?
Aspaldian nik eztiat
hire botzik entzuten:
Ez orenik, ez arterik
eztiat eroaiten
Noun ehitzaitan orhitzen.

Itchasoan umen duzu
khantazale eijerbat,
Tronpatzen ezpalinbaniz,
zirena deitzen denbat.
Arringanerazten tizu
itchason gainti joailiak,
Hala noula ni maitenak.

Itchasoa, eguriok,
phaosa hadi memenbat,
Ene phena ororen berri
eman nahi dereiat.
Bat maithatu, eta dena
kitatu behar diat
Zorthia ountsa kontre diat!

Baratzian eijerrenik
da arrosa lilia:
Haren urrinak duluratzen
ene sendimentia.
Berthuterik ederrena
da fidelitatia:
Houra da ene sinhestia.

Chori khantazale eijerra
khanta ezak eztiki:
Mundian zorgaitzdunik
eztuk sorthu ni baizi.
Eni adio erran gabe
ihes egin herriti:
Hark ditak nigarra bethi."