Cancionero vasco

Título original
URZO LUMA GRIS GAICHO
Texto normalizado
USO LUMA GRIS GAIXOA
Cancionero
La Musique populaire des Basques
Editorial
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

Urzo luma gris gaichoa ore bidajian bahoa.
Haiduru duk mousde Sarhi, ihizlari zorrotz houra;
Begireik; ikhousten bahai, oi! Phetiriñalat bahoa.

Urzo gaichoak umilki
Erraiten mousde Sarriri:
Nahibada utsian den haren saretan erori
Eitz dezan igaraitera bere usatu bideti.

-Aoher duk, aoher, urzoa;
Juratu diat fedia
Aorthen behin jin behar hiz eneki Phetiriñala.
Han nik emanen dereiat arthoz eta ziz asia.

-Bai houn lukezu asia,
Denian libertatia.
Orhiko ezkurra zitazut janharibat hobia:
Angleser ihes joaiteko, eizten dut eizten Frantzia.

-Urzoa, ago ichilik,
Frantzian eztuk Anglesik.
Agaramountek Baiounan jinak oro hilen tik:
Eztuk Phetiriñalako zaragolla luze hetarik.

-Fida niz zoure erraner
Fidago ene hegaler:
Goraintzi erran behar ziezu, jiten badira, Angleser,
Halaber nik ere erranen diet Españoul papogorrier.

Mezuler naika ni eizten,
Ene sariak hol'esten?
Ountsa diat ora ikhousten nitzaz hizala trufatzen;
Ez enaik beste ourthe batez bortian hotzeraziren.

Urzoederra, airian
Arhin bahoa bortian
Jaon larru chouriak hiri mintzo tuk aoherrian;
Hire adin heñeko gutik lumak garbi hen kaiolan."