Cancionero vasco
- Título original
- Cancionero
- Eskualdun Kantikak
- Año publicación
- 1935
- Editorial
- Lugar publicación
- SAINT-PALAIS
- Lugar recopilación
- Recopilador
TEXTO ORIGINAL
Jesus amodioz bihotza gaindian,Zein miragarri zen azken afarian!
Guretzat zelarik hiltzerat abian,
Gerokotz ere zen gurekin nahian.
Adora dezagun menderen mendetan
Jesus Jainho Jauna Sakramendu huntan.
2.Apostolueri erraten diote:
""Ni gaur saldua naiz; bihar hilen naute.
Aitaren ganako dembora zait bethe.
Huna orai zembat zaituzean maite.""
3.Ogia harturik mintzo da Jainkoa;
""Hau da ene Gorputz gurutzerakoa""
Gero kambiatuz orobat arnoa:
""Hau dut ene odol ichuri gogoa!""
4.Ogi eta arno iychurez iduri,
Itchuretan Jesus itzaltzen da guri;
Izatez hargatik ez arno ez ogi:
Jeus ber-bera da sakramendu hori.
5.Michterio huni, o Kristau maitea,
Gorphutzeko begiz bakharrik ez beha:
Huntako begia da guziz Fedea.
Bihotz garbiak du bichta hoi hobea.
6.Jatendu justuak, jaten du gaichtoak.
Barnez nor zer garen badaki Jainkoak.
Gerokotz hargatik zer ondorioak!
Loriazko edo zorigaitzezkoak.
7.Huna Aingeruen Ogia nun dugun,
Zeruko bidean bazkurri' ta lagun.
Nor ere ez baita garbi ez fededun,
Huntarik jan gabe geldi bedi urrun.
8.Jesusek nahi du gohaskon guziak,
Arimak chahurik, churitan jauntziak;
Ez bagare haren haragiz haziak.
Ez dezake iraun gu baithan graziak.
9.Jesusek gu baithan delarik egoiten,
Oi! zenbat grazia darokun emaiten.
Gu ere lorios hil eta phitz gaiten,
Bera da hazitzat gutarat eraiten."