Cancionero vasco

Título original
OI! MIRAKUILU GUZIZ
Texto normalizado
OI! MIRAKULU GUZIZ
Cancionero
Eskualdun Kantikak
Año publicación
1935
Editorial
Lugar publicación
SAINT-PALAIS
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

1.Oi! Mirakuilu guziz Espantagarria!
Ogiaren iduriz Jesus estalia!
Hura dut adoratzen, Aldare gainean;
Hura bera dut jaten Komunionean.

2.Ene begiek Jesus han ez dute ikusten,
Gophutzeko sentsuek ez dute sentitzen;
Bainan duda gabe dut han dela sinhesten;
Fedeak argiturik, han dut ezagutzen.

3.Jesusek egin zuen azken afaria,
Janharitzat emanik bere haragia;
Haragi saindu hura jaten dut nik ere;
Hura janik uste dut bizi bethi ere.

4.Kurutzefikaturik, enetzat hil dena.
Lorioski phizturik, zerurat igana;
Hura da sakramendu hortan ezarria,
Hura bera lurrean ene janharia.

5.Biziaren arbola guziz aiphatua.
Baratze dohatsuan jaunak landatua.
Aurkitzen da neuretzat komunionea;
Nik han dut edireiten ene bizitzea.

6.Israelek jan zuen desertuan mana,
Gostu guziak bere baithan zituena;
Jesusen gorphutza da neure janharia,
Desertu huntan ene kontsolagarria.

7.Jainkoaren mendirat izan zen Eliaz,
Sainduki borthizturik jan zuen ogiaz;
Jaten dut aldareko ogi sakratua;
Hartaz nik ardietsi uste dut zerua.

8.Urerat du lehia orkhaitz nekhatuak,
Beroz eta ihiztariez betan penatuak;
Hala dut desiratzen, Jauna zure ogia:
Othoi sosega zazu ene gutizia!

9.Choriek badituzte beren ohantzeak.
Urzo ttorttoilek ere non eman umeak;
Zure aldaretan da ene iheslekhua:
Nik han dut edireiten ene sosegua."