Cancionero vasco

Título original
KRISTO ERREGERI AGUR
Texto normalizado
KRISTO ERREGERI AGUR
Cancionero
Eskualdun Kantikak
Año publicación
1935
Editorial
Lugar publicación
SAINT-PALAIS
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

1.Kristo Erregeri
Eskualdunek agur,
Kristo Erregeri }
Agur, agur. } (bis)
Itsaso, mendiak, ibai, zelaiak;
Zuretzat eginak, dira zureak;
Ureko uhainek,
Mendiko oihanek, Kristo, Agur!

2.Airean doatzan chori ederrek
Lurreko ihizi handi hazkarrek.
Pentzeko loreak, Zeruko izarrak,
Kristo, Agur!

3.Aingeru guzien Errege Jauna,
Errege're zira Gizonarena:
Nun da Erregerik zu bezalakorik?
Kristo, Agur!

4.Orotarik kampo emana zira...
Zato gurekilan Eskual-Herrira:
Zure gira oro, orai eta gero,
Kristo, Agur!

5.Lur hau oro zuri kendurik ere,
Zerua gelditzen zauzu halere.
Zeru hortarat gu, helaraz gaitzazu!
Kristo, Agur!"