Cancionero vasco

Título original
MUTXURDINAK
Texto normalizado
MUTXURDINAK
Cancionero
Etxahun-Iruri Khantan
Año publicación
1977
Editorial
I.P.A.
Lugar publicación
PAU
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

1. Eskunt geia niz eta etxakin haitatzen
Emazte geia beitüt propi desiratzen
Orai debeiatürik hasten niz etsitzen

2. Estonatzen nük nulaz izan eskuntzeko
Ata Xiberun badüt mutxurdina franko
Hasperenez beitira beitira haiñ bero
Besterik ezin izanez birjina tük oro

3. Ez nezaiala gida mutxurdinetarat
Hüllantzeko beitira soberaxe basa
Urgülllütan zütian zireno arrakatsa
Egün den zirzillenaz litakek kuntenta

4. Alo gizon gaztia ez hadila lotsa
Mutxurdina bateki izanen hiz untsa
Haita ezak errejentsa edo comersanta
Bena hoberena hire dükek laboraisa

5. Egünko laboraisak oro harro dira
Españak gorri eta xuri aztaparrak
Saltzen dütie zalhe jateko beharrak
Dantelaz garnitzeko suñeko mantharrak

6. Egünko laboraisa bestitü denian
Zigarreta ahun gizonen artian
Permananta baat harro sartaz garkotxian
Etzaitzaka agrada arropilla hortan

7. Delikatiegi ziztak beren maneretan
Igantiaren prestatzen asteko egünetan
Gero agertzen dira besta bat denian
Asteko zankha beltzak zetazko galzetan

8. Ezpalinbadük nahi mutxurdinetarik
Haita ezak gaztetto bat Maulen eraikirik
Badük segürki franko ülhünpian gaintik
Jauziz ebilten beitira monthikuen ondotik"