Cancionero vasco

Título original
GAZTE GIRADE GAZTE
Cancionero
Etxahun-Iruri Khantan
Año publicación
1977
Editorial
I.P.A.
Lugar publicación
PAU
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

Errepika:
Gazte girade gazte hogei urthen altian
Eta phentsamentia oro libertimentian
Sentho girade sentho trenpü izigarrian
Indar baten egiteko eskualdün plazetan

1. Irus girade adin hortan
Sükhar handi bat bihotzetan
Elgarretara jinik gaztiak herrokan
Irustarzün eder batetan
Zuiñ hobe ari gira Khantan
Jauzkan edo pilotan
Herriko plazetan

2. Bena irustarzün hori da
Barreatüxerik ixtant bat
Errejimentialat juran bejar beita
Nahiz ez dügün lan sobera
Han entsarratürik gira
Besten manhaspenian
Ümilik gaixuak

3. Heñ bat denbora ifaran da
Azkenekoz libratzen gira
Biba libertatia gaiza ederra da
Ützirik gure bestimenta
Kasernatik hürrün guratza
Gibel soik egin gabe
Nur gure etxetarat"