Cancionero vasco

Título original
URTHE BERRI HUN
Texto normalizado
URTE BERRI ON
Cancionero
Etxahun-Iruri Khantan
Año publicación
1977
Editorial
I.P.A.
Lugar publicación
PAU
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

I. Aize hegua itzülikaz da iraxten bortün behera
Harro gaitz harek nolaxek ez dü xehatü itxas bazterra
Abentiarek nunbait behar dü egotxi bere imur tzarra
Señalatzeko akabatzera duela urthe zaharra

II. Dolürik gabe, adios arren denek urthe zaharrari
Esperantxa güziak ezariz heltzen zaikün berriari
Ekhar dizagun bakiarekin Koraje phenan denari
Xantza hun bat gure familietan ta osagarri

III. Ümure huna begira dezan bethi bezala Xiberun
Liberti gitin alagerakin bortu eder horien ondun
Tradizione zahar horik edüki ditzagün gogun
Oro akortin bizi gitian güzier urthe berri hun"