Cancionero vasco

Título original
PARTITZEKO TENORIA
Texto normalizado
PARTITZEKO TENOREA
Cancionero
Gure Herria
Año publicación
1921
Editorial
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

1.Mila zortzi ehun'ta berroi hemeretzi,
Kantore berri batzu nahi tut ezarri,
Penetan direnentzat, oi, kontsolagarri !
Gauzak har ez ditzaten sobera barnegi.

2.Kantu, hauk eman ditut neure buruari,
Zeren bihotzian dut haiinitz sofrikari :
Gorte eginik nago izar eder bati,
Eta ni malurusa zortian erori !

3.Partitzeko tenoria huna non den jina,
Urrikaltzeko baita kasu huntan dena ;
Izar baten uzteak emaiten daut pena,
Zeren hura bainuen munduan maitena.

4.Izar charmegarria, oi penetan gira,
Pena doloriak oro gure gainean dira ;
Zure hitzetan fidel egoiten bazira,
Jainkoaren graziak gu ganako dira.

5.Graziak hausten dira, oi demborarekin,
Eta partikulaski, zure'ta nerekin,
Ezkontzekotzat beraz biak elgarrekin,
Armadetako berri behar dugu jakin, ...."