Cancionero vasco

Título original
LO, LO, NERE MAITEA
Texto normalizado
LO, LO, NERE MAITEA
Cancionero
Gure Herria
Año publicación
1921
Editorial
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

1.Lo, lo, nere maitea!
Lo, ni naiz zurekin,
Lo! Lo! Paregabea,
Nigarrik ez egin;
Goizegi da! munduko
Gelditzen bazira,
Nigarren urtatzeko,
Baduzu dembora.

2.Lo ! nik zaitut higitzen ;
Lo ! lo ! nombait goza !
Ez duzuia ezagutzen
Amattoren boza ?
Etsai guzietarik
Zure begiratzen,
Bertze lanak utzirik,
Egonen naiz hemen.

3.Lo ! lo ! ner' aingerua .!
Bainan ametsetan
Dabilkazu burua.
Hirria ezpainetan,
Norekin othe zare ?
Non othe zabiltza ?
Ez urrun, ama gabe,
Gan, ene bihotza I

4.Lo ! lo ! zeruetarat
Airatu bazare,
Ez bihur zu lurrerat,
Ardietsi gabe,
Ongi zure altchatzeko.
Enetzat grazia ;
Guziz eni hortako
Zait ezti bizia.

5.Lo ! lo ! gauak oraindik
Nombait du eguna ;
Ez da nihon argirik,
Baizik izarrena.
Izarrez mintzatzean,
Zutaz naiz orhoitzen ;
Zein guti, zure aldean,
Duten distiratzen !

6.Lo ! lo ! dembora dela
Iduri zait, albak
Histen ari tuela
Ekhi gabazkoak ;
Choriak, arboletan,
Kantaz hasi dire ;
Laster nere besoetan
Gozatuko zare.

7.Bainan atzarri zare,
Uso bat iduri ;
Huna nik zembat lore
Zuretzat ekharri :
Ametsetan ait'amez
Othe zare orhoitu ?
Ai ! hirri maite batez,
Baietz erradazu !"