Cancionero vasco

Título original
DESERTURRA
Texto normalizado
DESERTOREA
Cancionero
Kantuz
Año publicación
1995
Editorial
ELKAR
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

1.Biziaren primaderan harmetara joaitea
Zorigaitzik dorpheena zitzautan jasaitea:
Desertatuz uste nuen hobeki izaitea;
Pentsamendu zoroa, hik egin nau kan kaltea ?

2.Buru-kolpe itsua, hik egun batzuen gatik
Sekulako zertako nauk galarazi herritik,
Aita ama haurrid.eta adichkiden artetik ?
Gehiago othe naitek ikhusiren bizirik ?

3.Gaizkirik den gutiena egin gabe nehori,
Gaichtaginik handiena naizela dut iduri.
Zer malhura, gehiago etzautala zilhegi
Agur baten erraitea nere sor-lekhuari !

4.Nere baitan gozo onik orai ez da sekulan,
Bihotzeko har batekin izpiritua alhan,
Ametsetan ere bethi mugarrien ikharan,
Bethi beldur aintzinegi zangoa sar dezadan !

5.Gauaz eta egunaz dut begien aitzinean
Sor-etchola nere hura larrain bichkar batean.
Bichta-bichtan hantche dago ithurri bat aldean
Oh ! nik nuen zoriona han bizi nintzenean !

6.Non zaituztet, mendi urdin, chirripa ithurriak,
Nere bethi, ahuntz eta ardi bizkar guriak;
Non lehengo nere bide, chingola iduriak,
Amets histu bat neretzat zaretenak guziak ?

7.Besta egun herrikoan nere gazte lagunak
Chirola joz, badohantzi kantuz plazara denak:
Gaur pilotan, bihar dantzan hekien atseginak.
Ni, hetarik urrundua, zer nere bihotz minak !

8.Oh ezkila ! hi neretzat lehenik jo huena,
Hik orobat joko bahu nere azken orena !
Hire itzalean nian bizirik urosena,
Aditzean mendi hetan hire hats-beherena.

9.Nere ama orai urrun kausitzen dut niganik:
Gehiago ez dut hemen haren begitarterik.
Nihor, ez adichkide bat nitaz artha duenik;
Nihor, nere oinazetan kontsolatzen nauenik.

10.Hemen jende arrotzetan ni hiltzen naizenean,
Bihotz minik gabe naute ezarriren lur-pean.
Nork daut gero, noiz edo noiz, orhoitzapen batean,
Loretto bat pausaturen nere tomba gainean ?

11.Bozkarioz bizitzera, ukaturik herria,
Desterrurat bertze behin ez nindake abia.
Bai ondikotz ! Kiratsa zait desterruko ogia !
Hemen ezin bertzean dut higaturen bizia !

12.Ur-chirripa ez da galtzen nihoiz bere ohetik,
Ez eta ere, harroka, sarthua den menditik.
Hek bezala sor-lekuaz amodio izanik
Zuhur denak kanta beza bethi bere herritik."