Cancionero vasco

Título original
BRODATZEN ARI NINTZEN
Texto normalizado
BRODATZEN ARI NINTZEN
Cancionero
Kantuz
Año publicación
1995
Editorial
ELKAR
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

1
Brodatzen ari nintzen ene salan jarririk;
Aire bat entzun nuen itsasoko aldetik;
Itsasoko aldetik untzian kantaturik

2
Brodatzen utzirik, gan nintzen ama gana:
Hean jaliko nintzen gibeleko lehiora,
Gibeleko leihora, itsasoko aldera?

3
-Bai, habil, haurra habil, erron kapitainari
Jin dadin afaitera, hemen deskantsatzera
hemen deskantsatzera, salaren ikustera.

4
-jaun kapitaina, amak igortzen nau zu gana
jin zaiten afaitera, hantchet deskantsatzera
Hantchet deskantsatzera, salaren ikustera.

5
-Andre gazte charmanta, hoi ezin ditekena!
Iphar haizea dugu, gan behar dut aitzina!
Ezin ilkia baitut, hauche da ene pena.

6
Andre gazte charmanta zu sar zaite untzira,
gurekin afaitera, eta deskantsatzera,
Hortchet deskantsatzera, salaren ikustera

7
Andre gazte charmanta igaiten da untzira,
han emaiten diote lo-belharra papora
eta untzi handian lo dago gaicho haurra.

8
Jaun kapitaina nora deramazu zuk haurra?
Zaluchko itzulazu hartu duen lekura,
Hartu duzun lekura, aita-amen gortera!

9
-Nere mariñel ona, hedazak heda bela!
Bethi nahi nuena jina zaitak aldera!
Ez duk hain usu jiten zoriona eskura!

10
-Jaun kapitaina, nora ekarri nauzu huna?
Zalu itzul nezazu hartu nauzun lekura,
hartu nauzun lekura, aita-amen gortera.

11
-Andre gazte charmanta, hori ezin egina.
Hiru ehun lekutan juanak gira aitzina...
ene meneko zira, orai duzu orena...

12
Andre gazte charmantak hor hartzen du ezpata
Bihotzetik sartzen`ta, hila doa lurrera!...
Aldiz haren arima hegaldaka zerura!

13
-Nere kapitain Jauna, hauche duzu malurra!
-Nere mariñel ona, norat aurthiki haurra?
-Norat aurthiki-haurra? Hortchet itsas zolara!

14
Hiru ehun lekhutan dago itsas-leihorra:
Oi Ama Anderea, so egizu leihora...
Zur.alaba gaichoa, uhinak derabila."