Cancionero vasco

Título original
DAMA GAZTE CHARMANT BAT
Texto normalizado
DAMA GAZTE XARMANT BAT
Cancionero
Kantuz
Año publicación
1995
Editorial
ELKAR
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

1.Dama gazte charmant bat jiten zaut bichtara,
Iduritzen baitzeraut zeruko izarra !
Ama batek hazteko, hori zerbait bada !
Gure salbailzaileak kontserba dezala !
Trala, tralara, tralara, kontserba dezala !

2.«Gau on gizon gaztea, kompañiarekin !
Gostu du egoitiak ichtant bat zurekin ;
Badakizu mintzatzen errespeturekin,
Jainkoak har zitzala hil-ondoan berekin »!

3.« Ene maite pollita non othe den bizi,
Bazinakikeia zuk haren zerbait berri ?
Aspaldi ikustera joan nahia bethi ....
Errozu ene phartez., milaka goraintzi ».

4.«Ez zinukeia hobe zauhaurek joaitea,
Nitaz igorri gabe komisionea ?
Samurturen othe den ez zaitela fida ;
Zato enekin eta, biak joanen gira "".

5.«Jin ere banindaite zurekin gogotik,
Ez banu bihotzian deus errangurarik :
Kambiatua dela norbaitek erranik,
Hortako ez naiz joaiten, deus ez dut bertzerik.

6.Zato enekin eta errozu berrari
Leheneko hitzetan dagoenez bethi ?
Disimulatzen badu, utzazu laburzki.
Ni hemen izanen naiz zure zerbitzari ».

7.« Ene maite pollita, nolache zirare ?
Berantchko ikustera heldu naiz ni ere.. .
Ni pobrea naizela mintzatu zirare,
Gure alientziak bethikotz joan dire ! »

8.« Ez zirea orhoitzen, o gizon gaztea,
Duela zazpi urthe -ez dut ahantzia !-
Ez zinuela aski goguan hartzea,
Ez baitzinuen ekartzen hitzeman dotia ? »

9.« Duela zazpi urthe, etche huntan, behin,
Ez zirea orhoitzen zer zinuen egin ?
Ezkonduko zinela segurki enekin,
Hitzeman zinerautan juramenturekin!

10.« Ene hitzemaiteak ez zuen balio,
Gogoetan egon naiz ait'amekin gero ;
Doterik ez duzula mintzo dira oro,
Hortaz ez dut gogoa lehen bezen bero "".

11.« Emazte-gai bat badut egina berria,
Hogoi mila pichtola duena dotia ;
Bertze bat atzemazu ni baino hobia,
Ni neureaz kontent naiz, adios, maitea ! »

12.« Zazpi urthen buruan, despegida hori !
Aise egiten duzu orai nitaz irri!
Arrallerian zerbait nik errana gatik
Ez nauzun galdaturen sekulan doterik...""

13. Zuhauren falta dela, kontsidera zazu,
Aspaldian baitzira zu nitaz trufatu:
Dolutu zautzu bainan ez duzu probetchu,
Adios, bai, maitia, fortuna egizu ! »

14.Eni emanarazi hitz eta fedea,
Hortan kolpatzen duzu Jaunaren legea;
Arrasta bat han bada ikaragarria:
Fede ukhatuarentzat ifernu gorria!

15.« Kontzientzia garbi, adios matiea,
Nere ganik hor duzu orai despegida ;
Zure ala enea othe den egia,
Lekuko izanen da zeruk'Erregea!

16.Belhaunikatzen nuzu zure aintzinean
Ene falta guziez pena bihotzean,
Ez nezazula kita orai ez bizian,
Biak biziko gira gostura munduan!»

17.« Chuti zaite, maitea, indazu eskua,
Bihotza arrailtzen zaut hola ikustea!
Ez zaitut kitaturen egun, ez bizian,
Biak biziko gira gostura munduan !

18.Urtubiak' alaba begira zaudena,
Zuk emaiten dautazu, bihotzean pena!....
Zu zaitu bigarrena, hau nuen lehena,
Hau galtzen dutanean, jinen naiz zu gana.

19.« Ez othe naiz bada ni hori bainon hobe,
Nahiz gorphutzez eta ontasunez ere ?
Nik baditut neureak sei mila untz urhe,
Heien erdiak zure zerbitzuko dire....

20.« Zuk sei mila untz urhe, nik bertze haimbertze
Gu biak elgarrekin ongi jin gintazke. ..
Bainan, fedea diruz ezin eros daite, .
Hura huni emana orai zazpi urthe !..

21.« Ene maitiarekin gostura naiz hemen ;
Othoitz egin dezagun oro salba gaiten,
Hil eta zeruetan sar gaitezen chuchen,
Ene esposarekin sekulakoz, Amen!
TTIPI, Urruñarra."