Cancionero vasco

Título original
ESPOSEN KANTUA
Texto normalizado
ESPOSEN KANTUA
Cancionero
Kantuz
Año publicación
1995
Editorial
ELKAR
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

1.Zonbait pertsu banuzke egun kantatzeko
Hemengo besta hunen ontsa laudatzeko;
Horra bi bihotz gazte elgarrekilako
Ene hitzak dituzte biek altchatuko
ho, ho, ho, ho, ho, ho... gogoz ikhasteko.

2.Agur, espos gaztea, oros maitatia;
Agur, andere gazte, bihotzez eztia;
Egun ukan duzue atsegin handia,
Bizi guzikotz biez baten egitea,
Ha, ha!... Aspaldi nahia!

3.Huna eginbideak ezkonduendako:
Lehen-lehena daite hen bien arteko;
Bigarrena zaharren ontsa maitatzeko;
Hirugarrena berriz haurren altchatzeko,
Ho, ho!...saila segitzeko.

4.Kobla huntan mintzo niz no espos jaunari:
Kasu egin diezon bere lagunari:
Sanorik heldu zaio lili eder hori,
Negua gabe nahiz fruitua ekharri
Hi, hi...aitamen lokharri...

5.Jostetak utzi-eta serioski lanari,
Bethi azkar egonez edozoin paneri.
Amodio-karesa hartu lagunari,
Baina ez utz sekulan hura buruzagi,
Hi, hi, hi...denen irringarri.

6.Andere espos gazte iduri lilia,
Erhaztunak derautzu obedientzia;
Elhekak utzi eta altcha familia.
Arropa horren pare ereman bizia,
Ha, ha... ohora etchea.

7.Ikus dezagula guk urtheren ondoan
Aitaso-amasoak supazter chokoan,
Gochoki atchikitzen haur bana altzoan,
Aitamak aldiz bertze biekin kampoan,
Ha, ha...lur lantzen gostuan.

8.Pertsu hauk eman ditut hemen konpainian,
Espos gazte hauientzat denen izenean;
Jaunak entzun gaitzala oraiko nahian
Bai eta berekin har, azken orenean,
Ha, ha...eternitatean"