Cancionero vasco

Título original
ZAHARTZEA
Texto normalizado
ZAHARTZEA
Cancionero
Kantuz
Año publicación
1995
Editorial
ELKAR
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

1.Mila zortzi ehun'ta berrogoita zazpi,
Sortherritik joan nintzen ahul eta ttipi.
Geroztik hemen nabil goiti'ta beheiti,
Nehoiz hil gabe, bainan irriskutan bethi.

2.Ez deia bada pena bizi naizen plantan!
Urhe bat ez dut izan nik sekula santan.
Egunean ardit bat alderatu faltan,
Ene dembora joan da geroko peskizan.

3.Dembora joan zait eta hasi naiz pentsatzen:
Zahartzeak ez dauku gauz onik ekhartzen:
Picha laburrago dut jaz-danikan aurthen:
Zapatak hasi zaizkit puntatik usteltzen...

4.Jaz zapatari eta aurthen belhaunari...
Diferentzia gaitza, urthe batez, hori!...
Lehenago paretak kolpez hautsi nahi,
Orai, ezin heldurik, chortak chirri-chirri!

5.Haginak galdu ditut, puskatuak hortzak!
Sudurra joiten deraut engoiti kokotsak;
Ezpainak erre dauzkit pipa gider motzak...
Orai zer gostu duke munduan bihotzak?"