Cancionero vasco

Título original
ALDAZTORREA (1)
Texto normalizado
ALDAZTORREA
Cancionero
Mendebaldeko Euskal Baladak. (Antologia)
Año publicación
1995
Editorial
LABAYRU IKASTEGIA - BILBAO BIZKAIA KUTXA
Lugar publicación
BILBAO
Lugar recopilación
LEKEITIO
Recopilador
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

TEXTO ORIGINAL

Aldaztorrean nengoanean
irra goruetan
etorri jatan erroi zarra
grauetan, grauetan.

-Erroi zarra zer dakazu albiste?
-Alamarkea galdu dala dinoe.
-Galdu naz bada, alaba ditxa (2) bagea.
Antxe nebazan ogetabat lengusu ta nebea
arek baino bearragoa aite neurea,
arek guztiak baino azkarriago jaubea (3).

-Zer dinona, puerka (4) lotsa bagea?
Azkanengo esan dona jaubea?
Esan bebanan lenengotatik jaubea
izango ebanan Aldaztorrean partea.

-Nik neurea dot goian dagoan kaxea,
tapez taperaino diruz betea, betea.
Imineagaz neban urre gorria
anegeagaz neban urre zuria.
Mila dukat neban isil boltsea
a bere bazan alaba on baten dotea!

Aldaztorreak ateak dituz letuez
ango plater pitxerrak zidarrez.
-Joan ala egon eingo't, ama neurea?
-Joan, joan neure alaba maitea.

-Aurtxo txikinak sabelean deust ostiko
Jaun zerukoak al dau semea sortuko.
-Nai dan seme nai dan alaba
Aldaztorrean partea izango dona.

(2): zori
(3): yaubea
(4): urdanga"