Cancionero vasco

Título original
AGOSTUAREN AMABOSTGARREN... (II)
Texto normalizado
ABUZTUAREN HAMABOSGARREN
Cancionero
Mendebaldeko Euskal Baladak. (Antologia)
Año publicación
1995
Editorial
LABAYRU IKASTEGIA - BILBAO BIZKAIA KUTXA
Lugar publicación
BILBAO
Lugar recopilación
Recopilador
LIZARRALDE, JOSE

TEXTO ORIGINAL

1.Agostuaren amabostgarren,
Jesus Maria goizean,
Birjina Amaren debotatxo bat
Arantzazura zijoan.

2.Oinetan ere zapata gabe
abitu beltza soinian
San Frantziskoren kordoetxo bat
gerrian iru doblian.

3.San Agustinen liburutxo bat
eskutxo bien erdian,
pausua baratz botatzen zuan
Urtiagako gainian.

4.Izar ederra irten zitzaion
San Eliasen parian
Salbetarako elduko zala
Kurtzepizio gainian

5.Kurtzepizio gainian eta
Birjina Amaren etxian
.................

6.Bein bide baten bilatu neban
angerutxo bat bidian,
Berriz ta ere bilatuko dot
bide artatik banua."