Cancionero vasco

Título original
AMIGO BATEK
Texto normalizado
AMIGO BATEK
Cancionero
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Año publicación
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
OIARTZUN
Recopilador
LEKUONA, JUAN MARI

TEXTO ORIGINAL

1.Amigo batek or topatu nau
Ubalditxoko parian,
uste gabeko enkontru txarrik
izan ez nezan birian;
kulparik gabe nola nabillen
pertsona askoren abian,
ai ori pena eman dirate
Iru Errege gabian!

2.Errenteriyan esan omen du
larogei urteko atsuak:
""Orroko orretxek para zituen
Palaziyoko bertsuak"".
Gazte bat balitz emain niozkake
belarrondoko batzuak,
konfesakizun aundiyak ditu
testimoniyo faltsuak.

3.Bertsolariya engañatzeko
eskuan madamusela,
uste al dezu orrenbestekin
engañatutzen naizela?
Ume txikiyak engañatzeko
nola egiña dan pastela,
kulparik gabe saldutzen naute
Kristo Judasek bezela."