Cancionero vasco

Título original
DOINU ZAHAR BAT
Texto normalizado
DOINU ZAHAR BAT
Cancionero
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Año publicación
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
OIARTZUN
Recopilador
LEKUONA, JUAN MARI

TEXTO ORIGINAL

1.Doinu zahar baten inguruz dator
euskal kantuen mezua.
Hitz eta doinu bi-diak dute
osatzen gure salmua.
Herri kantuen aide artean
ikusi nuen mundua.
Ipuiak ziren edo kondaira
edo ta fruitu santua.
Haien oihartzun eraginzalez
erein zidaten barrua.

2.Geroztik erne ta hazi zitaidan
lore gorri bat ariman.
Hemen daramat, hemen bizi dut,
ertetzen zaidan kantuan.
Gerrako garrak ez zuten erre
Gernika kiskarratuan.
Izotzak arren, bizirik dago
ondoko giro nahastuan.
Gogorragoa giroa eta
gorriagoa orduan."