Cancionero vasco

Título original
FRANTXISKU, ZER DAKARREK
Texto normalizado
FRANTXISKU, ZER DAKARREK
Cancionero
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Año publicación
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
OIARTZUN
Recopilador
LEKUONA, JUAN MARI

TEXTO ORIGINAL

Nagusiak:
1.Frantxisku, zer dakarrek
hik, gure herritik?
Aspaldian ez diat
hango berririk.
Zerbait jakin nahi nikek
alderdi hartatik:
haserria niagok
ez dek milagrorik...
Ez diat egunik,
ez eta arratsik,
sinista nazak hik,
pentsamentuz etxera
juan gabetanik.

Morroiak:
2.Nere nagusi jauna,
etxeko berriak,
dira ezin gehiago
negargarriak:
ez ditu sinistuko
hango pikardiak,
arras galdurik daude
betiko herriak,
jende haundi-maundiak
nahiz nekazariak
txiki eta haundiak,
arraz galdurik dauka
ia miseriak.

Nagusiak:
3.Zorigaiztoz etorri
zaigun gerratia
oroitu beharra duk
ziñez jendia;
hau sortu zuenaren
deabruz betia,
nahiz dala apaiz eta
igual frailia,
Prantxisku neria,
duk askoz hobia
turkuen legia,
ez hoiek predikatzen
duten fedia.

Morroiak:
4.Gezurrezko itzakin
ez hala ustian,
txalma para digute,
jaunak, gaiñian:
jendiak uste zuen
haiek aditzian,
gerra bukatzen zala
biharamunian,
bien bitartian
goseak etxian
makilka lanian,
hantxen garabilzkite
bala tartian.

Nagusiak:
5.Pagu hori zenduten
ondo merezia,
jende txiak dik Praixku
kulpa guzia:
estimatu beharrian
maizterrak nagusia,
zerontzat nahi zenduten
gure baserria,
jende haundi-maundia
ezin ikusia,
eta enbidia,
horra zuen beltz eta
zuen zuria.

Morroiak:
6.Inola ez genduen
nahi gerrara sartu,
""fuerzan"" gaituzte jaunak
honetaratu:
haiek makillaz jo eta
beok predikatu,
modu hontan gaituzte
sekulako hondatu,
Jainkuak nahi badu,
gaur edo bihar gu
pakian paratu,
norbaitek egun gorria
ikusiko du.

Nagusiak:
7.""Fuerzan"" egin dizute
haiek ahalegiña,
jakinikan norentzat
zenduten griña:
txakurrak gaizki zaunka
zueri egiña,
duk oraindikan Praixku
daukazuten miña,
baduk erregiña
zuentzako diña,
ereman eziña,
pagatu behar dezute
tema zikiña."