Cancionero vasco

Título original
KANTATUTZERA NOA / BERTSO BAT EDO BI
Texto normalizado
KANTATZERA NOA
Cancionero
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Año publicación
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
OIARTZUN
Recopilador
LEKUONA, JUAN MARI

TEXTO ORIGINAL

1.Kantatutzera nua
bertso bat edo bi,
Kaskazurik jarriyak
bere buruari;
gustoik ez diot artzen
bizimoduari,
deskalabrua pranko
gertatu zait neri.

2.Kojo gelditu nintzan
txiki-txikitandik,
paretera iyo ta
erorita andik;
informe txarrak ditut
gaur askorengandik,
neretzat berri onik
ez dator iñundik.

3.Dama batek nai ziran
karga au arindu,
pretenditu ninduen,
ez nion agindu;
amets gaixtua pranko
geroztik egin du
gaixua urriki nuen
ni artu banindu.

4.Aitak ere nai zuen
biyok ezkontzia,
bañan etzan posible
ni ondo portatzia;
obe da zer datorren
konsideratzia,
nolanai artzekua
ez da gurutzia

5.Dama orren abisua
etorri zanian,
aitak nai zun ezkontzia
zuzen-zuzenian;
ez nintzan konformatu
aien esanian,
oraiñ ementxe nabil
gaztetasunian.

6.Txiki-txikitandikan
arro ta tunante,
kontrariyua pranko,
gutxi dut amante;
griña gaizto guziak
tiratzen dirate,
aitzurrak eta palak
mudatuko naute.

7.Parrandan ibiltzen naiz
bastante itxuski,
kargu artzen dirate
ez bat eta ez bi;
zierto dakidala
ibiltzen naiz gaizki,
jeniyo gaixtu onek
galduko nau noski.

8.Ez nau inkomoratzen
besteren lujuak,
deklaratzera nua
nere enojuak:
zurrutak tiratzen nau,
pixka bat jokuak,
atarramentu onik
ez dauka kojuak.

9.Kartzelan sartu naute
kulpa dedalako,
erraz ematen zaio
pobriari topo;
aberatsa izan banitz
ez niñuten joko,
gaixtua banaiz ere
pagatzen det bapo.

10.Mundu ontan bagera
zenbait gizon bakar,
ikusi nai ezikan
gabiltzanak alkar;
San Jose bezperakin
bazkaldu eta azkar;
botilla arduarekin
juan zitzaidan Gaspar.

11.Orra bertso berriyak
Kaskazurik para,
jendiak jakitia
komeni dana da;
nitzat gustatzen danik
iñor baldin bada,
Zurko'n bizi naiz eta
juan zaitezte ara"