Cancionero vasco

Título original
MILLA BEATZIEHUN DA
Texto normalizado
MILA BEDERATZIEHUN ETA
Cancionero
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Año publicación
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
OIARTZUN
Recopilador
LEKUONA, JUAN MARI

TEXTO ORIGINAL

1.Milla beatzi eun da
berrogei ta seia,
bertsuak jarritzera
dijua artzaia;
guarda bat ikustia
neretzat etsaia,
al dedan zintzuena
egiten naiz saia.

2.Mundu ontan ogei ta
emeretzi urte,
ez ditut bete bañan
ez dira aparte;
ardiyan atzetikan
segitzeko fuerte,
desapiyoka oiek
iya ito naute.

3.Erri-lur guziyetan
piñua sartzera,
mendiko jende dana
dijua galtzera;
ortatik gauz onikan
ez dator etxera,
obligatu gaituzte
ardiyak saltzera.

4.Ardi bakoitzântzako
munta ogei pezta,
ez dago egiterik
iñon e protesta;
ortan deskuidatzia
milagrua ezta,
artaldia salduta
gero jan zak gazta!

5.Mendiyan bizi geran
guraso ta aurrak
ez gaitu mantenduko
piñuan ezkurrak;
ikaraturik gaude
gosiân beldurrak,
enkargatzera guaz
zurazko muturrak.

6.Ardi (y) oiek eztute
inportantzi gutxi,
akordatuko zaigu
bigar edo etzi;
eta orain zer egin
dute erakutsi:
atze aurriak biak
txikortakin itxi.

7.Aitzurra zorroztuta
arkaitzari golpe,
bera ezin sartuta
berriz bueltan bote;
or ez da landarerik
aunditutzen bate,
surangilla erriân,
isatsa diruite.

8.Landaretxo oiekin
daukaten gustua,
eoziñ egon laitake
oietaz poztua;
lautatik iru badu
beti diskustua,
bera igartuta're
ardiyak moztua.

9.Piñua aldatu zala
Aieko Arriyan
amairu urte dira
udaraberriyan;
tantiua emana daukat
nik bere neurriyan:
metro ta erdi luzian,
lau ontza loriyan.

10.Piñadi ori dago
Oiartzungo parten,
material ederrik
egingo da erten;
estranjeri aldera
baguazke aurten,
aber piño trunkorik
nai ote luteken.

11.Beti gauz bakarra
daukat mingañian:
oik ez dutela emango
ardiyak añian;
hamaika aritzen dek
alperrik lanian,
kosetxa eder gutxi
arriyân gañian.

12.Maiatzaren ogeian,
Oiartzungo erriyan,
orra amabi bertso
euskera garbiyan,
artzai batek jarriyak
bere errabiyan,
ez dakiyenik bada
entera dadiyan."