Cancionero vasco

Título original
TXAKUR TXIKI GORRITXO BAT
Texto normalizado
TXAKUR TXIKI GORRITXO BAT
Cancionero
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Año publicación
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
OIARTZUN
Recopilador
LEKUONA, JUAN MARI

TEXTO ORIGINAL

1.Txakur txiki gorritxo bat
faltatu zait neri,
arras galdu zan eta
ez da iñon ageri;
ez diot maldiziorik
bota nai iñori,
artaz baliatzen dana
ongi bizi bedi.

2.Manterolako errota
Elorditik bera,
auzo legian edozein
allegatzen gera;
lendabizi etorri zait
neronen etxera,
gezurrezko paperakin
arraultzak biltzera.

3.Manterolan errotari
gizon abilla da,
nere txakur txiki ori
ark berak illa da;
azeria duela
or ibillia da,
zerbait bildu naia badu
ark familiyara.

4.Amoriyomentian
dizut barkatuko,
ez dakit aurrera nola
zeran portatuko;
gure artian orrenbeste
balitz gertatuko,
ez giñake zu eta ni
zuzen dantzatuko.

5.Aiako erri noblea
pasatu orduko,
guziok eman ezkero
pranko du bilduko;
gaztañ edo arraultzak,
txanpon eta kuarto
aurtengo bastimentua
badauka zierto.

6.Nere txakur txiki leial
salati klarua,
azeri kolorekua
illajez arrua;
arekin ibilli danak
ona du garbua,
itxu aurreko balebil
a zer pajarua!"