Cancionero vasco

Título original
ERREGUETAN
Texto normalizado
ERREGUETAN
Cancionero
Euskal Kantak
Año publicación
2000
Editorial
EREIN
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
Recopilador
ANSORENA MINER, JOSE IGNAZIO

TEXTO ORIGINAL

1. -Erreguetan ari nintzala
hartu nuen albistia.
Ama zureak nahi ez duela
biok alkarganatzia.
Nola ez neukan oraindiokan
gauz ori erabakia,
berbertatikan asmo hartzen det
lekaimetan sartutzia.

2. -Min-eriturik arkitzen danak
egin beharko negarra.
Nahiagatikan logratu ezin
desio nuen izarra.
Mundu hontatik eramango det
damutasun bat bakarra:
zu gabetanik nere bizitza
hemen igaro beharra.

3. -Ez egin arren, Iñaziotxo,
horregatikan negarrik.
Mundu honetan ez dago, bada,
egiterikan nahi danik.
Oroitu zaitez beste bat ere
badagoela oraindik,
goiz gauetako errezuetan
ez naiz ahaztuko zugatik.

4. -Zure izena badaukat eta
edukiko det goguan.
Besterenikan ez zait sartuko
nere bizitza osuan.
Debekatutzen duten ezkero
ezkondutzea munduan,
saia gaitezen ahaleginean
alkartutzeko zeruan."