Cancionero vasco

Título original
PRIMA EIJERRA
Texto normalizado
PRIMA EIJERRA
Cancionero
Euskal Kantak
Año publicación
2000
Editorial
EREIN
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

1.Prima eijerra
zutan fidaturik,
anitz bagira
oroz tronpaturik.
Enea zirenez
erradazu bai ala ez,
bestela banoa
desertiala,
nigarrez urtzera.

2.-Desertiala
joan nahi bazira,
arren zoaza,
oi, baina, berehala!
Ez zitiala jin
berritan nigana,
bestela gogoa
doluturen zaizu,
amoros gaixoa.

3.-Nitan exenplu
nahi duenak hartu,
ene malurak
parerik ez baitu.
Xarmangarri bat
nik bainuen maitatu,
fidatu, tronpatu...!
Sekula jagoiti
ikusi ez banu.

4.-Mintzo zirade
arrazoi gabetarik
ez dudala nik
zur' amodiorik.
Zu baino lehenik
banuen besterik,
maiterik, fidelik.
Hor ez dereizut
egiten ogenik."