Cancionero vasco
- Título original
- NIK BADUT MAITEÑOBAT
- Texto normalizado
- NIK BADUT MAITEÑO BAT
- Cancionero
- Douze Chansons Amoureuses du Pays Basque Français
- Año publicación
- 1891
- Editorial
- Lugar publicación
- PARIS
- Lugar recopilación
- Recopilador
- BORDES, CHARLES
TEXTO ORIGINAL
l.- Nik badut maiteñobat, oi! bena nolako?Ezda ttipi ez handi, bai bien arteko;
Begia pollita du, dena amorio:
Bihotzian sarthu zaut, ezbaitzaut jalgiko.
II.- Zuri nuzu hersatzen, arrosa ederra,
Phena gaitz hoietarik, nezazun athera;
Balin badut hortarik hiltzeko malurra,
Bazindukea bada bihotzean phena?
III.- Amodioaren phena, oi! phena khiratsa!
Orai dut ezaguztzen harek daukan phena.
Amodioa ezpaliz den bezain krudela,
Ez nezakezu erran maite zaitudala.
IV.-Munduan zenbat urhats oi! ezdut egiten!
Ez ahal dira oro alferrak izanen.
Jendek errana gatik guretako elhe,
orataz trufa neinte, zu bazindut neure.
V.- Zeruan zanbat izar, maiteam ahal da?
Zure parerik ene begietan ezda.
Neke da phartitzea, maitea, enetzat:
Adio nik derautzut, denbora batentzat.
VI.-Zure erranik ere, maitea, adio,
Ez nezazula, othoi, ni ukhan hastio:
Bainan bai bihotzetik izan amodio,
Etzaitut kitaturen thonban sar artio."