Noticias corporativas

01/09/2012

Argitalpenak

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV argitaratu da

Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko aldizkariaren, RIEV, 2012. urteko lehenengo seihilabetekariaren paperezko edizioa argitaratu da, 57, 1 zenbakiarekin.

Gipuzkoako zazpi jatetxeren lorategiak, baratzeak eta paisaiak aztertzen dituen artikuluarekin hasi da aldizkaria. Azken urteotako krisi ekonomikoaren zenbait giltzarri ere hausnartu nahi izan dira. Historiari tartea eginez, XVII. mende hasieran Bizkaiko olen produkzioa ikertu da eta Nafarroako Aro Berrietan, berriz, "gaueko errondak" eta inauterietako gertakariak hausnartu dira. Azkenik, japoniar uhartean euskal presentziak utzitako aztarna historikoaren analisia ere burutu da.

Albiste gaien artean, Hiritartasun Digitalaren II. Kongresu Internazionala, Jose Antonio Arana Martixa gogoan eta Vitoria-Gasteiz 2012.eko Europako Hiriburu Berdea irakurgai ditugu.

http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/riev/publicacion.php?o=21520

Manuel Lekuona sariaren argitalpena

Jose Luis Ansorenaren ibilbidea laburtzen duen liburua Manuel Lekuona Sariaren 29. alea izan da. 2011.eko sariduna musikologoa, konpositore eta zuzendari gipuzkoarra izan da. Donostian jaio zen 1928 urtean eta bere ibilbide musikala anitza izan da. Sortzaile eta kulturaren bultzatzaile moduan izandako bidea ere aipatzen da alean. Bestalde, hainbat erakunde eta elkarteren sortzailetakoa da.

Burutu dituen ekarpenak ikusirik, liburuan galdera bati erantzun nahi dio: zerk bihurtzen du pertsona bat horren eraginkor, apal eta zintzo? Erantzunak, biografiaren alderdirik aipagarrienen bidez biltzen ditu gakoa aurkitu arte: bizitzaren itxaropen zentzua txikitandik etxean ikasia duela aipatzen du eta erabaki pertsonalez borobildua. Jose Luisen kasuan bere fede elijiosoa izan da itxaropen hori.

http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/cuadernos/publicacion.php?o=21513

Jentilbaratz bildumaren azken alean haur folklorea gaitzat

Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore bildumaren azken argitalpen honetan lan mardula kaleratu da. "Haur folklorea Euskal Herrian. Irakaskuntzako materialak = El folclore infantil en Euskal Herria. Materiales para su enseñanza" titulua daraman hamahirugarren ale honek 541 orrialde ditu eta DVDa darama. Emilio Xabier Dueñas eta Josu Erramun Larrinaga egileen eskutik, denbora luze batez hezkuntzak (belaunaldiz belaunaldi jasotako usadioen irakaskuntzaren bitartez) ume-munduan izan duen garrantziaz jabetu eta teknologia berrien eta aldaketa sozialen aurrean izan den eraldaketari erreparatu diote. Ipuin, abesti, joko eta dantzetan oinarrituriko ondarearen zati bat argitaratu da, belaunaldi berriei folklore irakaskuntzako ikasmaterial baliogarria bihurtuz. Eusko Ikaskuntzak eta BBK Fundazioak babesturiko argitalpena izan da.

http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/cuadernos/publicacion.php?o=21563

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp