Patrimonio

01/11/2013

Auñamendiko erabiltzailekin euren iritzia sakontzen

Auñamendi Eusko Entziklopediaren erabiltzaileen artean duten iritzian sakontzeko elkarrizketa batzuk egin dira Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta Ikerbasqueko erabiltzaileen artean.

Auñamendi aldarrikatu eta zabaldu. Hori da Unibertsitate mailan (Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea edo Ikerbasque, besteak beste) egindako elkarrizketetan jaso den ondorio nagusia. Auñamendi Eusko Entziklopediak (AEE) eskaintzen duen fidagarritasuna, zorroztasuna, sakontasun maila, osotasuna edo objektibotasuna, proiektu paregabea bihurtzen dutela uste dute galdetu zaien irakasleek. Hortaz, aditu guzti hauen ustez, euskal kulturaren erreferentea den proiektu honen balioa eta beharra babestu eta hedatu behar da.

Zergatik elkarrizketak? Zergatik orain? Entziklopediako erabiltzaileak asko eta anitzak dira (irakasleak, ikerlariak, hiritarrak,...). Auñamendik bere beharrei erantzun ahal izateko (eta erantzun egoki eta hoberena eskaini ahal izateko), behar horiek ezagutu eta bereganatu behar ditu. Guztien ahotsak entzun eta iradokizunak jaso. Unibertsitate mailan lehenengo eta, zergatik ez, beste maila (ikastoletan, adibidez) edota taldeetan gero.

Pertsonak dira AEE erabiltzen dutenak. Erabiltzaile edo bisita kopuruen zifrak hor daude baina, zer dago zenbaki horien atzean? Hori da benetan garrantzitsua dena, Auñamendi bezalako proiektu bat erabilgarria eta baliagarria izan dadin.

Compartir:
Facebook Twitter Google Whatsapp