Conferencias y jornadas

14/10/2015

Bilbori buruzko sinposioa: gaiak proposatzeko epearen amaiera

Aste honetan itxiko da XIX. Sinposiorako gai-proposamenak aurkezteko epea. Aurtengo gaia "Oroimeneko lekuak eta ibilbideak. Bilbori buruzko Museoaz" izango da.

Bilbori buruzko sinposioa: gaiak proposatzeko epearen amaiera

Eusko Ikaskuntzak eta Bilboko Udalak antolatzen duten foroa azaroaren 23an eta 24an izango da; hiriaren eguneroko paisaia, horren osaketa eta asmakuntza osatzen duten toki eta ibilbideei eta sustatzaileei buruzko gogoeta egingo da. Hauxe izango da amaieran egingo den galdera: Bilboko Museo bat? Bilboko XIX. Historia Sinposioari komunikazioak aurkezteko interesa duten ikertzaileek 100 hitz baina gutxiagoko laburpen bat igorri beharko diote Eusko Ikaskuntzari, egilearen harreman datuekin. Informazio gehiago

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp