Eskubide kulturalak

Podcast

25/03/2023

Eskubide kulturalak

Amarauna. Euskadi Irratia

Kulturari aplikatutako giza eskubideak dira eskubide kulturalak; aldi berean, indibidualak eta kolektiboak dira, pertsona bakoitzaren eskubideak babesten dituzte, besteekiko komunitatean eta gizabanako-talde gisa bizi direnean. Kulturari buruzko ikuspegi tradizionaletik jauzi egin eta herritartasun, garapen eta jasangarritasun kontzeptuekin lotzen gaituzte. Izan ere, kontua ez da kultura edo ondarea per se babestea, baizik eta pertsona guztiek, bereizketarik gabe, bizitza kulturalaz gozatu eta horretan parte hartu eta ekarpenak egin ahal izateko baldintzak zaintzea eta horiek etengabe garatzea.

Euskal Herriaren kasuan kultur politikek dituzten erronkei hizkuntza eta kultura minorizatu izatearena gehitu behar zaie. Nola irakurtzen dira aldagai horiek eskubide kulturalen ikuspegitik?

Iratxe Retolaza, Oskia Ugarte eta Beñat Gaztelu-Urrutia adituek emango dizkigute azalpenak.

Oír el podcast >>

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp