Eusko Ikaskuntza Iparralderen Biltzar Nagusia

Noticias corporativas

22/05/2017

Eusko Ikaskuntza Iparralderen Biltzar Nagusia

Eusko Ikaskuntza Iparralde elkartearen Biltzar Nagusia maiatzaren 13an Senpereko Larraldea kultur zentroan burutu zen, hogeita hamar kide inguru bilduz.

Jean Michel Larrasquetek, Eusko Ikaskuntzaren Ipar Euskal Herriko lehendakariak, 2016ko  balantzearen aurkezpen aberatsa egin zuen, eta bulegoan hainbat proiektuetan ari diren Viviane Delpech eta Oihana Zamponi-Galé lankideri hitza eman zien. Aipatutako ekimen ugariren artean, Eusko-Diaspora proiektuaren egitarauak, Katalina de Erauso Pastoralaren sustenguak, eta Artea eta Diasporaz proiektuak nabarmendu ziren.

Jarraian, Jean-Claude Larrondek balantze finantzarioa aurkeztu zuen eta Kontseilu Administratiboaren hauteskundeak ospatu ziren; horren emaitza, bi kide berriren parte hartzea izan zen: Maitena Urmeneta eta Virgil Joseph-Alexandre.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp