Publicaciones

09/09/2014

Ikusgaiak 8

Ikusgaiak. Cuadernos de Cinematografía aldizkariaren 8. aleak euskal zine ekoizpenaren inguruko hausnarketa dakarten zazpi artikulu akademiko biltzen ditu.

Ikusgaiak 8

Lucía Tello Díazek azken mendean kazetaritzak eta zineak izandako harremana lantzen du, euskal zinean karlismoak izandako isla lantzen du Susana Torrado Moralesek. Doñanako paisaia naturalek erakartzen dute Fernando Camarero Riojaren begirada eta Bilboko eraldaketaren hiri paisien irudi zinematografikoa J.I. Lorente, J.E. Antolín eta J.M. Fernandezek osatutako ikerlari taldearena. Pablo Echart Orusek Man Rayk Biarritzen 1926. Urtean grabatutako "La casa Emak Bakia" filma abangoardista aztertu du. Euskarazko bi ekarpenak Iban del Campo Uribarrena (Dokumental faltsuen paradoxa. Zuzendarien asmoak eta ikusleen interpretazioa) eta Miren Manias-Muñozen (Euskarazko fikziozko zinemaren susperraldi hauskorra (2005-2012)) eskutik datoz.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp