Noticias corporativas

01/07/2012

Jose Luis Ansorenak jaso du 2011ko Manuel Lekuona Saria

Jose Luis Ansorena Mirandak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jaso zuen iragan den ekainaren 21ean, José María Muñoa, Eusko Ikaskuntzaren Lehendakariaren eta Martin Garitano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren eskutik. Ekitaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu Aretoan izan zen. José María Muñoaren hitzetan "beren lanaren bidez adierazi du Ansorenak beren gogo bizia, eskuzabaltasuna eta Euskal kulturarekiko maitasuna. José Luis Ansorenaren bitartez, irakaskuntzaz kanpoko ikertzaile eta adituak omendu nahi ditu Eusko Ikaskuntzak, hainbeste aberasten gaituzten pertsonak".

Musikologoa, konpositore eta zuzendari gipuzkoarra, Donostian jaio zen 1928 urtean. Bere ibilbide musikala ez da nolanahikoa izan, sortzaile eta kulturaren bultzatzaile moduan izandakoa ere ez da atzera geratzen. Hainbat erakunde eta elkarte sortu zituen, besteak beste: Iruñeko Kaputxinoen Elizan, San Antonio eskolania eta San Antonio Gazteria 1954an; Zaragozako Torrero Elkartean San Antonio Gazteria -1964an parrokiako abesbatza zuzenduz- Andra Mari abesbatza jaio zen eta Errenteriako Parrokiako gazteria (Gaztedi) 1966an, Oreretako haur abesbatza 1967an, emakumezkoen "Alai" otxotea 1972an, Musikaste 1973an, Eresbil - Euskal Konpositoreen Artxiboa 1974an eta Oiñarri gazte abesbatza 1976an.

Era berean, Gipuzkoako Elizbarrutiko Musika Batzordeko kidea da eta Eusko Ikaskuntzako Musika Saileko Lehendakaria izan zen (1978tik 1980-ra eta 1987tik 1988ra), Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea eta Euskal Herriko Txistularien Elkartearen kaperaua izan da.

Sari banaketa ofizialaren aurretik txistulariek girotu zuten hasiera. Aipatzekoa eta hunkigarria, baita ere, Andra Mari abesbatzako haur eta helduen kantu eta ahots saio berezia. Ekitaldiaren amaieran Jose Luis Ansorenaren biografia biltzen duen liburua eman zitzaien.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp