Premios

14/07/2015

Manuel Lekuona Saria: bozketa prozesua, zabalik

Irailaren 15era arte egongo da zabalik Manuel Lekuona 2015 Sarira aurkeztutako hautagaitzei botoa emateko epea. Lau hautagai aurkeztu dira.

Manuel Lekuona Saria

Bozketa Eusko Ikaskuntzaren web orri bidez egingo da eta nahi duen orok eman ahal izango du botoa, Eusko Ikaskuntzako kide izan ala ez. Azken kontaketa portzentaje hauen arabera egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako kideena, %10 Euskal Komunitate Globalarena eta %60 Eusko Ikaskuntzako Lehendakari eta erreferentziazko zazpi entitateen ordezkariek osatutako Epaimahai instituzionalarena. Obra osoa (opera omnia) saritzen duen 2015eko Manuel Lekuona Sarirako lau hautagaiak hauek dira:

Ricardo Cierbide Martinena (Tafalla, 1936). Linguista eta historialaria. Ana Etxaide Itarte (Donostia, 1936). Linguista eta euskaltzalea. Saturnino Ruiz de Loizaga (Tuesta, 1939). Paleografo eta mediebalista. Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, 1942). Soziologo, idazle eta euskaltzalea.

Epaimahaiaren erabakia iraileko bigarren hamabostaldian jakinaraziko da.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp