Mikel Aramburu Zudaire / BHko Filosofia irakaslea

Urteko Galdera

26/07/2017

Mikel Aramburu Zudaire / BHko Filosofia irakaslea

¿Qué es ser humano hoy?

Zer da gizakia gaur egun? Transhumanismoa vs. Humanismo berritua?

Gizakia errealitate konplexua da eta aldi bereko hainbat elementuz osatua (biologiko, psikologiko, kultural eta pertsonalak). Baina, mendebaldeko filosofiaren argitan, badira gizakioi buruzko zenbait galdera ikerketa zientifikoak erantzun ezin dituenak ezinezkoa baita gero enpirikoki egiaztatzea. Horretarako dago antropologia filosofikoa. Dena dela, gaur egun erronka zientifiko eta teknologiko berriak sortzen ari dira eta zaila egiten zaigu zer ote den gizakia jakitea.

Zientzia aldetik Big Bang-ak guztiaren jatorria azaltzeko balio izan du baina hemendik aurrera Bangbesterik ez gizateriaren ezagutzarako jauzi handia izango da. Eta Bang horrek esan nahi du bit, atomo, neurona eta geneak bateratzea teknologia konbergente deiturikoetan: nanoteknologia, bioteknologia, informazio eta komunikazio teknologiak edo zientzia kognitiboak, hain zuzen. Argi dago aro hiperteknologikoaren atarian gaudela eta gizakia sekulako azkar, sekulako urtetsu eta sekulako zoriontsua izatera iris litekela ala adimen artifizialak zuzendutako makinen diktaduraren menpe desager litekela. Etorkizuna aurretik jakitea zail da. Adibidez, orain absurdoa ikusten dugu kafetera interneten konektatzea baina 10 urte barru agian geure buruari galdetuko diogu nola bizi ahal izan garen hori egin gabe.

Sigue leyendo 

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp