Nafarroako aniztasunari begira

Podcast

04/05/2020

Nafarroako aniztasunari begira

Euskadi Irratia. Kultur Leihoa

Luze eta zabal metro karratuetan neurtzen jakingo genuke Nafarroa, baina eremuaz haratago, zer jazotzen da lurralde horretako biztanleen egunerokoan? Badakigu jakin, gizarte anitza dela bertakoa. Aniztasuna gutxienez hiru modu desberdinetan ulertzen dute tokikoek: kontzeptu deskriptibo gisa, aniztasuna arlo politikoari begira eta azkenik, arlo kulturalari lotuta.

Nafarroako aniztasuna kudeatzeko erramintak eta baliabideak sortu nahian Eusko Ikaskuntzak fase desberdinek barne-hartzen zituen ekimena ipini zuen martxan 2019. urtean zehar.

Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa egitasmoa ezagutuko dugu egitasmoaren partaideen ahotsetatik: zuzendari zientifiko Julen Zabalo, talde eragileko kide Txoli Mateos eta proiektuko sustatzailea den Amaia Nausia.

Oír el podcast >>

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp