Noticias corporativas

01/07/2012

Udalak

Plentziako tokiko historia V. Jardunaldiak. Plentzia eta Uribe Kosta 1936ko Gerra Zibilean eta diktadura frankistaren garaian

Plentziako tokiko historiako V. Jardunaldiak datorren uztailaren 11, 12 eta 13an Plentziako "Goñi Portal" kultur etxean burutuko dira. "Plentzia eta Uribe Kosta 1936ko Gerra Zibilean eta diktadura frankistaren garaian" izenburupean antolatu da Plentziako Udalak eta Eusko Ikaskuntzak bideratutako jardunaldien 5. edizioa. Hiru egunetan zehar, III. Gerra Zibil garaikidea (1936-1939) eta diktadura frankista aztertuko da.

Ikertzaileek (Vargas, Landa, Miñambres, Basañez, Duo) liskar politikoak eta belikoak aztertu eta hauek gizartean eragin zituzten ondorio mingarriak jorratuko dituzte. Honez gainera, Hirurogeita hamarreko hamarkadako desarrollismoaren garaitik, milaka udatiarren etorrerak Plentzian eragindako Zabalgunearen azken etapa hausnartuko da, eta baita hirigune historikoaren kontserbazioa (Santos, Beascoechea) ere. Bestalde, txosten batek Euskadiko erantzun ekologiko famatuena ere gogoratuko du: "Lemoizko nuklearren aurkako manifestazioa" (Lopez).

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp