Patrimonio

12/06/2014

Zarautz: Foto Gar bilduma

Zarautzeko Udalak Eusko Ikaskuntzarekin duen hitzarmenaren bitartez gauzatutako proiektuaren bidez Gregorio Gar (Foto Gar) argazkilari zarauztarraren argazki bildumaren inbentarioa egin da.

Gurs

Foto Gar Zarautzeko argazkilariak 40ko hamarkadatik 90eko hamarkada bukaera arte bere ibilbide profesionalean zehar ateratako argazkiez osaturiko bildumako argazkiak zuri-beltzean eta koloretan ateratako eta euskarri ezberdinetan jasotako argazkiz osatua dago. Bertan jasotzen den materialaren bitartez, garaiko Zarauzko gizon-emakumeak, ekintza sozialak, kirolak, erlijioa, herri- eta ekonomia-garapena edota hiriko ondare arkitektonikoaren lekukoak aurki daitezke, besteak beste. Era berean, Foto Gar inguruko herritan ere aritu zenez argazkilari lanetan, bilduma honetan Getaria, Aia, Zumaia, Orio edota Donostiako testigantzak ere jasotzen dira. 173.630 argazki inbentariatu dira, haien artean positiboak, negatiboak, diapositibak, xaflak, eta abar.

Compartir:
Facebook Twitter Google Whatsapp